2010-04-30

ESKOLAKO TAILERRAK


Azken ikasturte hauetan antolatu dugun bezala kurtso honetan ere eskolako ikasle guztiek AE21 tailerretan parte hartu dute:

Haur Hezkuntzako ikasleek errezikleta, jolas eta sukaldaritza tailerretan parte hartu dute. Aurten ere gustora egon dira eta trabetasun handiz oso gauza politak prestatu dituzte:



Lehen Hezkuntzan bi tailer ezberdinak eduki ditugu:

a) 1., 2. eta 3. mailakoek "Kontsumo eta birziklapena" tailera egin dute: "Wally" filmea ikusi eta mintzatzeaz gain, etxetik zeuzkaten aldizkari paperaz poltsa eder bat prestatu dute. Hurrengo estekan duzue egindako erakusgai bat:


b) 4.,5. eta 6. mailakoek "Kontsumo Jasangarria" tailerra egin dute: blog honentan praestatutako bideo batzuen bidez kontsumoari buruzko ideia batzuk argitu dituzte gero beren iruzkinak blogean uzteko eta diapositiba batzuetan beren ondorioak plazaratzeko. Hurrengo esteketan ere egindako erakusgai batzuk dituuzue:





No hay comentarios:

Publicar un comentario