2010-05-27

HAUR HEZKUNTZAN ERE KONTSUMO JASANGARRIA LANTZEN






Ondoan dugu Haur Hezkuntzako ikaskideek "Kontsumo Jasangarria" lantzeko kontatu digutena . Dirudienez oso ondo igaro dute mila gauza dibertigarriak egiten:






-Egunerokotasunean gauzen balioa eta gelako eta eskolako gauzen erabilpen zuzena bultzatzen hasi gara,kontsumoa murrizteko eta gauzen balorapena barneratzen hasteko:gelako materialarekin, folioak aprobetxatuz, arkatzak ,margoak,plastilina. jostailuen zainketa e.a.

-Gelako arduradunak espazio zaintzeari dagokionez arduratu dira: gela aireztatzen ateak ixten -hotza ez sartzeko-, txorrota, argia, ordenagailu eta beste aparatu batzuen egunero arduratu dira, energia eta ura alferrik ez gastatzeko…

-Gabonaldian, jostailuen liburuxkak aztertu ditugu ,jostailu asko ez eskatzeko beharra lantzeko asmoz,elkarhizketaren bidez: jostailu motak eta funtzioak” egiak” eta “gezurrak”,prezio desberdinak,konparaketa eginez…

-publizitatearen funtzioari hurbilduz ,liburuxka desberdinen arteko desberdintasunak ikusi , kritika ikuspegia lantzeko asmoz,

- lau eta bost urteko mailan gelako folletoa egin dute hezigarriak diren jostailuekin . handik olentzerori gutuna idazteko.

-Lagunekiko jolasak bultzatuz ( jolas kooperatiboen tailerra aurrera eramango dugu).

-Birziklapen tailerrarekin jarraitu dugu balio gabeko gauzak aprobetxatuz eta beste erabilpen ludiko bat aukera emanez,jostailuak sortuz

-Ingurugiroaren astean ihaz egindako birziklapen jolasa 5 urtekoek aurten ere egin dute.

-Liburutegirako A.E.21 txokoan gaiari buruzko liburu gehiago gehitu ditugu informazio gehiago eskuratzeko.

-Elikadura unitate didaktikoan hainbat ekintza perestatu ditugu janari osasuntxu eta jaki industrialak ez jateko beharra bultzatzeko: bokadiloalk, zumoak ,natural batidoak,fruta era desberdinetan… Sukaldaritza tailerran ere gaia garatu dugu eta egunero irratsaioan gomendioak,aholkuak eta mezuak esan ditugu

-Plastiko erabilpenaren kontsumoa ahalik eta gehien murrizten saiatu gara. Aurtengo ekintza ihauterietako txokolatadan orain arte erabilitako plastikozko edalontziak ez ditugu erabili eta horren ordez norberaren katilua erabili da.
Sukaldaritza tailerrean ere plastizkozko platerak erabili beharrean jantokiko tresna batzuk erabili ditugu eta denbora luzerako erabiltzeko material erosi dugu.
Olioa eta beste gauzak birziklatu ditugu.


-“Animaliak eskolan” ekintza aurten ere narraztiak eta anfibioak ikusteko,ikutzeko eta informazioa jazotzeko aukera eduki dugu aldi berean errespetu eta animalekiko ohitura onak landuz .

-Inpresoraren tintak birziklatu ditugu.

Aurten 3 tailler aurrera eraman ditugu:
1 Erreziklaketa. Etxean soberan dauden Brickekin Panpin politak bihurtu genituen.
2 Sukaldaritza: janari osasuntxuak: Etxeko erroskillak-Banana eta marrubi batidoak--- eta atun eta arraultzezko sandwicha . Etxean ere prestatzeko gauzak eta jaki industrialak ez jatekoaren alde landuz.
3 Jolas taillerra Jostailurik gabe ere ondo pasatzeko aukera hainbat joku dinamikoak egin dituzte.
-Ingurugiroaren egunean birziklapen jolasa antolatu genituen 5 urteko gelan.
-Ihaz egindako izurdei buruzko hitzaldia burutu genuen eskolako aita baten laguntzaz.
Argazkiak falta dira

No hay comentarios:

Publicar un comentario