2009-03-25

INGURUMENA ASTEA

Pasa den martxoaren 22an "URAREN MUNDU EGUNA" ospatu zen eta berarekin gure eskolaren INGURUMENA ASTEA hasi ginen.



Ekintza ezberdinak prestatu ziren ikasle guztientzat:




1.-Asteleheneko irrati saioan ingurumen batzordekide batzuk mundu ur egunaren berri eman ziguten.









Gure Haur hezkuntzako lagunek ere beren irratiaz ere hitz egin dute:


Aurten ere irratsaioak aprobetxatu ditugu ingurumena zaintzeko aukerak zabaltzeko. 5 urtekoek horretarako txartelak marraztu eta idatzi dituzte.Mezuak sinpleak eta hurbilak izan dira, denok ulertzeko modukoak eta inportanteena praktikan jartzeko aproposak a.b “. patioko belarrak ez dira kentzen, txorrotak itzi erabili ondoren,gogoratu ordenagailua eta argiak itzali,paperak paperrontzira bota...”


2.-Enrique Francok (Ane, Enrique eta Iñakiren aita) zetazeoei buruz Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei oso hitzaldi interesgarria eskaini zizkigun. Gai horri buruz gehiago jakiteko gogoekin geratu ginen hurrengo ikasturtean berriro etortzea espero dugu.




Hemen dugu Enrique entzun ondoren izurdeak nola ikusten digun adibide batzuk:






Egin klik hemen handiago ikusteko:





http://www.calameo.com/read/000025496f410e88ff503






3.-Astean zehar klase guztiek uraz saiakuntzak egin dituzte; batzuk guztiz harrituta geratu ziren: ez zuten sinesten ura elementu arrunta izanez konportamentu hain deigarriak euki ahal zituela.







4.-Seigarren mailakoek familia bakoitzaren elektrizitate faktura aztertu zuten. Gure bizimodua mantentzeko elektrizitatea behar dugu baina lorpenaren prozeduraren ondorioz CO2 kopuru handi bat botatzen da atmosferara. Atmosfera garbitzeko landare berdeen laguntza behar dugu baina ez da prozedura arina. Horregatik landare berdeak babestuz gain elektrizitate kontsumo arduratsua egin behar dugu.


Familia baten bizimodua eta Beroketa Globala
Familia beten hileko batez besteko elektrizitate kontsumoa: 103kw

Kw/o bakoitzaren lorpenaren CO2 emisioak : 0'4kgr CO2/Kw

Familia baten hileko CO2 emisioak : 41'2Kr Co2

Zuhaitz batek urtearen zehar garbitutako CO2 kopurua : 7KgCO2/año

Hileko familia baten elktrizitate kontsumoak sortutako CO2a garbitzeko behar diren zuhaitzak: 6 zuhaitz gutxi gora behera

Urtekoa: 72 zuhaitz


Familia bakoitzarentzat ez da gutxi:


1.-Baso batzuek ez dute hainbeste zuhaitz.


2.-Lurran hainbeste baso ez dugunez, dauzkagunak oso ondo babestu behar ditugu.

Zenbat baso/oihan behar dugu?
Ez dugu beste irtenbiderik:
Gure mendietako basoak errespetatu eta babestu behar ditugu!!


5.- Hirugarren mailakoak "Artigas" zabortegira joan ziren. Bilbo hiriak sortutako zaborra nola sailkatzen eta tratazen den ikusi zuten. Ikusi eta ikasitakoa finkatzeko hango tailer berezietan parte hartu zuten. Oso interesgarria iruditu zitzaien.





6.-Andereño Maruxak, aste horretan ere, zaborrei buruzko hurrengo lana argitaratu zuen


http://es.calameo.com/read/000035541c419b01dda26





















No hay comentarios:

Publicar un comentario