2009-05-29

INGURUGIRO TAILERRAK



Kurtsoaren zehar eskolako ikasle guztiek ingurugiro tailer ezberdinetan parte hartu dute:


Lehen hezkuntzakoak bi taldetan banaturik (1., 2. eta 3. mailakoak alde batetik eta 4., 5. eta 6. mailakoak beste aldetik) beste tailer batzuetan lanean egon dira:

1. 2. eta 3. mailetko tailerra:






“Ura “ izan da tailer honetako gaiarik nagusiena eta errekurtso honen inguruan lan egin da: ingurugiroarekiko errespetua, uraren erabilpen egokia , zainketa eta ura aurreztea









"Antxeta eta katua” pelikula ikusi dugu.
Ondoren, elkarrekin batera, saio horretan ikusitakoaz hitz egin dugu hausnarketa bat egiteko asmoarekin.
Azkenik, filmean agertzen diren pertsonaia nagusiei buruzko bi puzzle egin ditugu. Hain zuzen ere, Kengaren kumea , “Zorion” eta “Zorba” katua.

FILMAREN DATUAK
Gaia:
Pelikula honek tolerantzia eta errespetua ditu ardatz.

Protagonistak:
Kenga: antxeta bat da.
Zorba: katu bat da.
Zorion: Kenga antxetaren kumea.

Pelikularen laburpena:
Kenga hilzorian dago, petroleo orban batek pozoitzeagatik. Arrautz bat dauka eta Zorba katuaren esku utziko du.

Antxeta amak katuari hiru gauza aginduko dizkio: Arrautza ez jatea, oskola apurtu arte zaintzea eta jaio berriari hegaz egiten irakastea.

Auzoko katuek antxeta kumezurtza hazteko lanean parte hartuko dute eta “Zorion” izena jarriko diote. Bide honetan, Antxeta txikiak katua ez dela ikasi beharko du. Orduan, hegaz egiten ikasteko prest egongo da.
AMANKOMUNEKO DATUAK: Galde hauen bidez ikasleekin ingurumenarekiko errespetuaz eta zainketaz hasi gara mintzatzen gogoeta egiteko.
· Non bizi dira antxetak?

· Zer jaten dute?

· Hasieran, nola dago itsasoko ura?

· Petroliuntzi istripua gertatuz gero , nola dago?

· Zer gertatzen zaio Kengari?

· Zergatik usten duzu hil egin dela?

· Zer egin dezakegu ura ondo zaintzeko?





. Zein animaliak laguntzen dio Kengari?

. Zer iruditzen zaizu bere portaera?

Ikasleek gogo handiarekin parte hartu dute eta gustura etorri dira tailerra honetara.

4., 5. eta 6. mailetako tailerra:


Lehenengo saioan Ingurumenaren egoerari buruzko sensibilazazioa lorteko asmoz bideo batzuk (erabilitakoak blog honetan daude) ikusi ondoren beren ur urrintasunari buruzko iragarkiak folioan prestatu dituzte.






Beste saioetan programa digitalak (Paint, Irfanview, Gift Animador, Power Point ) aurkeztu ondoren iragarkiak diseinatuko dituzte. Kurtso honetan bereziki beraiek egindako giff txikia arraintxoa gustatu zaie.


Oso diapositiba ederrak prestatu dituzte eta posible bada ikasleek poz handiaz prestatutako arrainen begien mugimenduak galdu gabe power pint aurkezpen baten bidez eskolaren web orrian ipintzen saiatuko gara Ikas Komunitateari erakustek.






Bitartean hemen duzue erakusgarri txiki bat:




Haur hezkuntzako ikasleek ere beren tailer bereziak eduki zituzten:


Birzikleta tailerra:

Eskolan komuneko tutu pilo bat soberan daukagunez, horiek birziklatzeko ideia bat eduki genuen ekintza motibagarria eta polita sortuz.Tailerrean,tutuak arkatzak gordetzeko ontzi bat bihurtu genituen gaztatxoen kutza aprobetxatuz ere.




Ura tailerra:


Ur tailerra:Ura erabiliz,experimentazioa eginez ohitura egokiak barneratzeko aukera izan da.
Hemen duzue adibide saiakuntzen erakusgarri bat:


































No hay comentarios:

Publicar un comentario