Urte asko dira gurekin daramaten gure maskotarik prerziatuenak : gure arrainak.
Oso zaharrak dira horreratik beren ezkatak kolorerik gabe geratu dira.
Duela hamar urte baino gehiago eskolako pertsona bat etxean zituen arrain batzuk ekartzea proposatu zigun. Hasiera arraroa iruditu zitzaigun baina gero gogoratu genuen eskolatik arrainontzi bat zegoela eta laister dena prestatzen hasi ginen.
Eskolaren sarreran, landarez inguraturik, beren txokoa prestatu zen eta handik aurrera eskolara etortzen direnak arrainen agurrarekin topatzen dira.
Familien haurtxoek dira gehien maitatzen dituztenak eta nahiz eta eskolan matrikulatu gabe egon haiek badakite barruan gure maskotarik preziatuenak beren zain daudela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario